2014/03/15

Geometria, EAEko hezkuntza curriculumean

GeoGebra programa erabiltzen ikasi baino lehen, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen curriculum dekretua aztertu beharko dugu ikusteko, bai matematika zein GEOMETRIA arloa bertan nola azaltzen diren.
  • Matematika bizirik dagoen zientzia bat da.
  • Matematika erabilgarria da.
  • Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.
  • Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da, eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko.
  • Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu.
  • Pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da matematika; izan ere, arrazoibideak garatzeko aukera onenak dituen ezagutza-arloa da, eta, arrazoitzea da, hain zuzen ere, edozein matematikajardueraren oinarri.

Ikasleek matematika zer den ulertu behar dute edozein kontzeptu barneratu aurretik, gero arlo honek bere barne hartzen dituen hainbat alor ulertzeko. Gure kasuan, GEOMETRIA da interesatzen zaiguna:

" Geometriak honako eduki hauekin zerikusia dutenak biltzen ditu: orientazioa eta irudikapen espaziala, kokapena, espazioko objektuak deskribatzea eta ezagutzea; bestalde, forma lauak eta hiru dimentsiokoak ikastea ere hartzen du bere barruan geometriak. Jolasen bidez egiten diren ariketak lagungarriak izan daitezke objektuak espazioan duten tokiaren eta posizioaren deskripzioa egiteko gaitasuna garatzeko, eta erreferentzia-sistemak eta irudikapen-ereduak osatzeko. Oso aproposa da gure ingurunea benetako egoera fisikoak aztertzeko; izan ere, geometria-kontzeptu asko abstraktuak dira, eta, haren elementuak eta ezaugarriak landuz gero, ulergarriagoak egiten dira kontzeptuak. Gainerako eduki multzoekin eta arteari edo zientziari buruzko beste arlo askorekin etengabe harremanak izateko aukera ematen du geometriak; gainera, geometria oso lagungarria da material batzuk manipulatzen ditugunean (geoplanoak eta mekanoak, puntuen bilbeak, ispilu-liburuak, poliedroak egiteko materiala…), baita gure jardueretan ari garenean ere tolestatzeak egiteko, gauzak eraikitzeko…). Hala, benetako ereduak eginez, errazagoa da kontzeptuak ulertzea. Geometriako informatika-programak erabiltzeak ere lagundu dezake. "

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina