2014/06/03

Hezkuntza induktiborako bidean, ariketa interaktibo eta parte hartzaileak

XXI. mendeko gizartearen ezaugarrietara egokitu behar dira bizitzako hainbat esparru, hezkuntza egokitu beharreko horien artean kokatzen da. Metodologia tradizionaletik aldentzen den metodologia berritzaile batek emaitza adierazgarriagoak lortuko dituela argi dago, dedukzio metodotik indukziora pasatzen den metodologia hain zuzen. 


Hezkuntzan itxura aldaketak soilik ez dute balio,
egiten diren aldaketak, sakonak izan behar dira.



GeoGebra bezalako programek, indukzioa bultzatzen dute, ikasleek dituzten hipotesi edota ideia ezberdinak frogatzeko aukera eskainiz eraldaketaren bitartez. Izan ere, geometriaren arrazonamendu konkretu batetik, frogapenen bidez, arau orokor bat ondorioztatzeko aukera eskaintzen du GeoGebrak.

Hezkuntza horrela planteatuz gero, ikasleen eta irakasleen motibazioa altuagoa izango da geometriarekiko edo beste hezkuntza alor ezberdinekiko, ikuspegia erabat aldatuko delarik.

GeoGebraren erabilera 
arkatza eta papera erabiltzearekin aldentzen bada, onuragarriagoa da ikasleen gaitasun geometrikoen eta didaktikoan garapenean. GeoGebrarekin geometria kontzeptuak barneratzeko erraztasuna lortzen da, eraldatzeko posibilitatea eskaintzen duelako, beti lan autonomoa bultzatzen delarik. 

Dakigunez, metodologia aldaketa batek aditasuna sorrarazten du gelan, ohikoena den horretatik alde egitea suposatzen duelako, berriz ere motibazioa piztuz eta hezkuntza prozesuaren bidea erraztuz. Hori dela eta, egokiena, hezkuntzan metodologia ezberdinak planteatu beharlo lirateke, tradizionaletik aldentzen direnak, ikasleen garapena beste modu batean bideratzen dutenak, aberatsagoak direnak. 

Metodologia aldaketarekin batera, irakaslearen papera erabat aldatu behar da, gidaria izatetik moderatzaile edo laguntzaile izatera pasatuz. Modu honetan ikasleak autonomoagoak izango dira eta haien bidea eratzeko kapazitatea bereganatuko dute, irakaslearen laguntzaz. 


Irakaslearen rola


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina