GeoGebra pausoz-pauso

1. INSTALAZIOA

GeoGebra software libreko programa interaktiboa erabiltzen hasi aurretik, egin behar dugun lehenengo gauza, JAVA softwarea gure ordenagailuan instalatzea da. Ordenagailuan izanez gero, primeran, baina behar izatekotan, hurrengo helbidearen bidez lortu dezakezu: 
http://java.com/es/download/index.jsp

Java instalatuta dugunean, bi aukera daude: GeoGebra programa on-line erabiltzea, deskargatu gabe, hori bai internet konexioa guztiz beharrezkoa da. Eta beste aukeraprograma programa ordenagailuan instalatzea litzateke, bigarren honetan erabili nahi dugun bakoitzean ez dugu interneten beharrik. 

2. GIDAK

GeoGebra programa erabiltzen ikasteko, gida ezberdinak aurki daitezke (gehienak gaztelaniaz daude). Hona hemen horietako batzuk:

3. TUTORIALAK

Gida bat irakurtzea baino, tutorialen bidez GeoGebra erabiltzen ikasi nahi baduzu, hemen duzu primerako web orrialde bat (gaztelaniaz):
http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra/videos/

4. HARPIDETZA EMATEA ETA LANA PARTEKATZEA

Gure lana besteekin partekatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du prigrama honek. Gure ariketak edo proposamenak egin eta GeoGebraTuberen bidez partekatu daitezke, pertsona askok denon esku haien eraiketak jartzen dituzten bezala.

Harpidetza egiteko hurrengo pausuak jarraitu: 

  1. http://www.geogebra.org/cms/eu/ helbidean sartu (hizkuntza aldatu nahi izanez gero, goian eskumaldean, aukeran dauden hizkuntzen zerrenda duzu).
  2. "Izena eman" (goian eskumaldean) jartzen duen lekuan sakatu.
  3. Hurrengo leiatilan, "arauekin ados nago" sakatu. 
  4. Agertzen diren hutsuneak zure datuekin bete: "nombre de usuario", "dirección de email", "contraseña", etab. Datu horiek gogoratu beharko dituzu, nahi duzunean saioari hasiera emateko, materiala sarera igotzeko ...

5. PARTE HARTZEA

Behin GeoGebraren munduan sartzen garelarik, foroetan parte hartzea oso garrantzitsua da, zalantzak argitzeko edo beste irakasle batzuei laguntzeko. Horretarako, GeoGebrak berak sortutako foroak daude:

http://www.geogebra.org/forum/viewforum.phpf=11&sid=39600b93a98405bd18f76f2f7eac0c77


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina