2014/03/15

Blog hau, zertarako?

Lehen Hezkuntzako graduko, Gradu Amaierako Lana bideratzeko euskarri bat da sortutako blog hau. GALaren gaiak "GeoGebraren erabilera Lehen Hezkuntzan. Sortuz, mugituz eta eraldatuz ikasteko" izena dauka eta antzeman daitekeen bezala, GeoGebra programa interaktiboarekin proposamen bat bideratzea da honen helburua. 

Software libreko programa 


Proposamenaren zenbait atal blog honetan jasoko dira, Lehen Hezkuntzako matematikako irakasleen edo ikasleen esku egoteko. Izan ere, gaur egungo gizarteak berrikuntzak barneratu beharko lituzke hezkuntzan, modu antolatuan eta beti, zertarako erabili behar ditugun jakinez.

Blog honen ataletan, GeoGebra programaren informazio orokorra, nola erabili (pausoz-pauso) eta honekin sortutako ariketak ageri dira. Horrez gain, badaude ere, sarrera ezberdinak garrantzitsuak suerta daitezkeen gai ezberdinaz mintzatzeko eta beste atal bat, non baliabide ezberdinen loturak zerrendatu diren, GeoGebraz gain, sarean hainbeste gune interesgarri topa daitezkeelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina