2015/10/04

Blog-aren atal berria

Oraingo honetan, gune berri bat sortu dut guztion eskura matematika lantzeko material gehigarri gehiago biltzeko asmoz. Blogaren helburu nagusia geometria lantzea bada ere, matematikak hainbeste arlo batzen dituen irakasgaia izanik, horiek ere praktikan jartzeko eta indartzeko baliogarriak suerta daitezkeen ariketak batuko ditut gune berrian. 

Goian "Gehigarriak" atalean aurkituko dituzue aipatutakoak: nik sortutako ariketa anitz eta interneten topatutako hainbat. Guztietan egilea edo jatorria zein den argi islatuko da, nahi izanez gero iturrira jo ahal izateko.

2014/07/05

Aurkezpen eguna

Atzo, uztailak 4, Lehen Hezkuntzan 2013/2014 ikasturtean graduatutakoen GrAL aurkezpenen eguna izan zen. Hilabete batzuk pasa ostean, Lehen Hezkuntzan Graduatua izateko azken txanpa.
12etan aurkezpenak hasi ziren eta horretarako bakoitzak berea prestatu behar izan zuen. Blog honetan batzen den "produktua" aurkeztea tokatu zitzaidan eta horretarako hurrengo prezi-a prestatu nuen:


2014/06/03

Hezkuntza induktiborako bidean, ariketa interaktibo eta parte hartzaileak

XXI. mendeko gizartearen ezaugarrietara egokitu behar dira bizitzako hainbat esparru, hezkuntza egokitu beharreko horien artean kokatzen da. Metodologia tradizionaletik aldentzen den metodologia berritzaile batek emaitza adierazgarriagoak lortuko dituela argi dago, dedukzio metodotik indukziora pasatzen den metodologia hain zuzen. 


Hezkuntzan itxura aldaketak soilik ez dute balio,
egiten diren aldaketak, sakonak izan behar dira.



2014/03/15

Geometria, EAEko hezkuntza curriculumean

GeoGebra programa erabiltzen ikasi baino lehen, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen curriculum dekretua aztertu beharko dugu ikusteko, bai matematika zein GEOMETRIA arloa bertan nola azaltzen diren.
  • Matematika bizirik dagoen zientzia bat da.
  • Matematika erabilgarria da.
  • Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.
  • Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da, eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko.
  • Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu.
  • Pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da matematika; izan ere, arrazoibideak garatzeko aukera onenak dituen ezagutza-arloa da, eta, arrazoitzea da, hain zuzen ere, edozein matematikajardueraren oinarri.

Blog hau, zertarako?

Lehen Hezkuntzako graduko, Gradu Amaierako Lana bideratzeko euskarri bat da sortutako blog hau. GALaren gaiak "GeoGebraren erabilera Lehen Hezkuntzan. Sortuz, mugituz eta eraldatuz ikasteko" izena dauka eta antzeman daitekeen bezala, GeoGebra programa interaktiboarekin proposamen bat bideratzea da honen helburua. 

Software libreko programa