- Helburua: zenbakizko eskala zer den ulertzea
- Egitekoa:
- Ariketa hauekin bi motatako eskala landuko duzu: zenbakizkoa eta grafikoa.
- Ariketa honetan, etxe bateko plano bat agertzen da eta bere azpian planoaren eskala: 1:100. Hori jakinda eta aurreko azalpena ondo ulertuta, neurtu etxe horretako objektuak eta bete hurrengo taula
Etxeko gauzak neurtzen
- Helburua: eskala kontuan izanda neurketak egitea
- Egitekoa:
- Aukeratu etxeko plano horretan 10 gauza.
- Planoaren azpian dagoen eskala kontuan izanda, egizu behar dituzun neurketa guztiak aukeratutako objektu horien neurriak ezagutzeko.
- Neurketak egiteko, erregelaz baliatu (horretarako bi erregela dituzu horizontalean eta bertikalean neurtzeko).
- Erregelen gainean klik eginez lekuz mugitu eta neurketak egin.
- Aukeratutako 10 objektuen izenak taula batean jartzea egokiena izango da, gero planoan duten neurria eta errealitatean dutena kalkulatzeko.
Objektu batzuen neurriak
- Helburua: eskala grafikoa ulertzea
- Egitekoa:
- Askotan, irudietan benetako objektuak ikusten ditugu baina neurriak txikiturik. Hori dela eta jakin behar dugu zein eskalan irudikatuta dauden, errealitatean dituzten neurriak ezagutu ahal izateko.
- Ariketa honetan egunerokotasunean aurkitzen ditugun 4 gauza neurtzeko aukera izango duzu. Baita pertsona baten altuera irudi bat begiratuz zein den jakiteko ere.
- Horretarako, erregelaz baliatuz neurketak egin eta bakoitzaren eskala kontuan izanda kalkulatu zenbateko neurria duen objektu bakoitza.
- Behin kalkuluak egin dituzula, zure emaitzak ondo dauden ikusteko, klik egin "erantzunak" jartzen duen bi tokietan.
Bizkaiko mapa
- Helburua: eskala grafikoa ulertzea
- Egitekoa:
- Kontuan hartu oraingo honetan eskala grafikoa dela eta pentsatu zein neurriak egiten dion erreferentzia errealitateari (4'5 cm : 20 km, eskala adierazten da mapa horretan)
- Ariketa honekin, herri ezberdinen arteko distantziak kalkulatzea tokatuko zaizu. Horretarako, erregela erabili eta neurketak egin.
- Lana errazteko, hurrengo taula bete dezakezu:
kaixo, oso ondo egin duenari, Julia irakaslea naz eta zoriontzen zaitu!
ErantzunEzabatuMila esker! Nik neuk egindako ariketak dira eta pozten naiz erabili izanaz
Ezabatuchirimoyas
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuixo tontito
ErantzunEzabatu