Eskalak

Hurrengo ariketak egiteko eskala nola adierazten den ulertu beharko duzu. Horretarako irakurri arretaz hurrengo irudietan agertzen dena: 



Etxeko planoa
  • Helburua: zenbakizko eskala zer den ulertzea
  • Egitekoa:

    1. Ariketa hauekin bi motatako eskala landuko duzu: zenbakizkoa eta grafikoa.
    2. Ariketa honetan, etxe bateko plano bat agertzen da eta bere azpian planoaren eskala: 1:100. Hori jakinda eta aurreko azalpena ondo ulertuta, neurtu etxe horretako objektuak eta bete hurrengo taula







    Etxeko gauzak neurtzen
    • Helburua: eskala kontuan izanda neurketak egitea
    • Egitekoa: 
      1. Aukeratu etxeko plano horretan 10 gauza. 
      2. Planoaren azpian dagoen eskala kontuan izanda, egizu behar dituzun neurketa guztiak aukeratutako objektu horien neurriak ezagutzeko. 
      3. Neurketak egiteko, erregelaz baliatu (horretarako bi erregela dituzu horizontalean eta bertikalean neurtzeko).
      4. Erregelen gainean klik eginez lekuz mugitu eta neurketak egin.
      5. Aukeratutako 10 objektuen izenak taula batean jartzea egokiena izango da, gero planoan duten neurria eta errealitatean dutena kalkulatzeko. 





    Objektu batzuen neurriak
    • Helburua: eskala grafikoa ulertzea
    • Egitekoa: 
      1. Askotan, irudietan benetako objektuak ikusten ditugu baina neurriak txikiturik. Hori dela eta jakin behar dugu zein eskalan irudikatuta dauden, errealitatean dituzten neurriak ezagutu ahal izateko.
      2. Ariketa honetan egunerokotasunean aurkitzen ditugun 4 gauza neurtzeko aukera izango duzu. Baita pertsona baten altuera irudi bat begiratuz zein den jakiteko ere. 
      3. Horretarako, erregelaz baliatuz neurketak egin eta bakoitzaren eskala kontuan izanda kalkulatu zenbateko neurria duen objektu bakoitza. 
      4. Behin kalkuluak egin dituzula, zure emaitzak ondo dauden ikusteko, klik egin "erantzunak" jartzen duen bi tokietan. 


    Bizkaiko mapa
    • Helburua: eskala grafikoa ulertzea
    • Egitekoa: 
      1. Kontuan hartu oraingo honetan eskala grafikoa dela eta pentsatu zein neurriak egiten dion erreferentzia errealitateari (4'5 cm : 20 km, eskala adierazten da mapa horretan)
      2. Ariketa honekin, herri ezberdinen arteko distantziak kalkulatzea tokatuko zaizu. Horretarako, erregela erabili eta neurketak egin. 
      3. Lana errazteko, hurrengo taula bete dezakezu:


    5 iruzkin:

    1. Anonimoa19:40:00

      kaixo, oso ondo egin duenari, Julia irakaslea naz eta zoriontzen zaitu!

      ErantzunEzabatu
      Erantzunak
      1. Mila esker! Nik neuk egindako ariketak dira eta pozten naiz erabili izanaz

        Ezabatu
    2. Anonimoa14:42:00

      chirimoyas

      ErantzunEzabatu
    3. Egileak iruzkina kendu du.

      ErantzunEzabatu
    4. Anonimoa10:50:00

      ixo tontito

      ErantzunEzabatu